XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eragina du inguruak horiengan; bere marka uzten du horien bizitzaren forma guztietan.

Horiek sorturiko obrak horien sinbolozko unibertsoa ulertuko badugu, kontuan izan behar dugu beti eragin hori.

Montesquieu-k legeen izpiritua azaldu nahi izan zuen bere maisu-obran; baina izpiritu hori alde guztietatik kondizio fisikoei lotuta dagoela ikusten dugu.

Herri ezberdinen lurra, klima eta ezaugarri antropologikoak horien lege eta instituzioen funtsezko baldintzatzat hartu zituen hark, bestelako baldintzen artean.

Argi dago baldintza fisiko horiek metodo fisikoen bidez aztertu behar direla.

Espazio fisikoa nahiz denbora historikoa, biak daude sartuta osotasun zabalagoren batean.

Denbora historikoa denbora kosmiko unibertsalaren zati txikia besterik ez da.

Denbora hori neurtu nahi badugu, gertakarien kronologiaz bagaude arduratuta, tresna fisikoak behar ditugu horretarako.

Historialariaren obra jakin batean ez dugu bi ikuspegi horien arteko kontraesanik aurkitzen; guztiz bat eginda daude horiek.

Geure analisi logikoaren bidez bakarrik bereiz dezakegu gertakarietako bata bestetik.

Arazo kronologiko korapilatsuak ikertzean, hainbat eratara joka dezake historialariak.

Erabil ditzake irizpide materialak edo formalak; interpretazio-metodo estatistikoak nahiz idealak aplika ditzake.

Platonen elkarrizketen kronologi auzi hain bihurriaren korapiloa askatu, Platonen estiloa estatistikaz aztertuz askatu ahal izan zen, neurri handi batez.

Estilo-irizpide ezberdinak, bata bestetik independenteak, erabiliz, atera ahal izan zen horren Elkarrizketak saileko halako multzoa Sofista, Politika (ing. Statesman), Filebo eta Timeo, hain zuzen Platonen zahartzarokoak direla.

Eta Adickes-ek, Kanten eskuizkribuen edizioa prestatzen ari zela, ez zuen irizpide hoberik aurkitu ahal izan, haiek ordena kronologiko jakinean ipintzeko, autoreak bere ohar ezberdinak idazteko erabilitako tintaren analisi kimikoa baino.

Irizpide fisiko horiek erabili ordez, Platonen edo Kanten pentsamenduak eta horien lotura logikoa aztertzetik hasten bagara, (...)